XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ikaragarria litzateke herria Legardez beteta balego, esaten du berekiko.

Halako batean, bada, begiak jaso eta Legarderengana egiten du ahalik eta zorrotzen.

Legardek proposamena egiten dio, zerbait egin beharko du eskutitz horien truk.

Herexak deserroturik izeneko poemaren eskuizkribua itzuli beharko dio, bertan esaten direnak lau haizetara zabaltzea kaltegarria litzatekeelako gaurko jarduera politikorako.

Izan ere, garai hartan Mariek badaezpadako poema batzuk idatzi zituen, oso kritikoak, nolabait esateko, eta ez litzateke komeni gaizki ulertuak izatea.

Beraz, eta Legardek badaki emakumeak beti daramala gainean poemaren eskuizkribua, truke egingo dute.

Horrela, emakumeak bere tesi lana amaituko du eta eskuizkribu sorta ederra aurkeztuko... askotan aipatu izan den poema hura buruberoen asmazio hutsa izan dela zin egin beharko du, Mariek inoiz ez zuela halakorik idatzi.

Ez dute beste hizpiderik erabili.

Legardek eskutitza hartu eta patrikan sartu du.

Ez dio ezta paper ñimiño bat ere emango.

Dena den, kontuz ibiltzeko diotso.

Montrol ere hor nonbait dabilela usnan, eta ezezagunekin ez fidatzeko.

Agian, komeni litzaioke armaren bat aldean eramatea.

Emakumeak ezetz diotso buruaz.

Inoiz ez du armarik erabili esku artean, idazluma ez bada.

Komunikatuak eta egiten zituztenean, berari ematen zioten, aipu filosofikoren bat tartekatzeko.